Misioa
Euskal familia-talde industrial bat gara, presentzia globala duena, mundu mailan erreferentea oinarri metalikoko doitasunezko pieza konplexuen fabrikazioan, eta, etengabeko hobekuntzan eta berrikuntzan oinarrituta, balio erantsi handiko soluzioak eskaintzen ditugu, gure bezeroei arrakasta izan dezaten lagunduz.
Enpresa-proiektu errentagarria eta jasangarria garatzen dugu, bertan lan egiten dugunon hazkundeari eta ongizateari laguntzen diena, bai eta ingurunearen aberastasun ekonomiko eta sozialari ere, tokiko kultura errespetatuz eta bultzatuz eta ingurumena zainduz.
Kode etikoa
Gure kode etikoak jasotzen du ELAY Taldeak konpromisoa hartzen duela jokabide arduratsua eta indarrean dagoen legedia erabat errespetatzen dituzten balioen arabera jokatzeko.
Konpainiaren harreman guztietan mantentzen ditugu jarraibide horiek, langileekin, bezeroekin, hornitzaileekin eta akziodunekin ditugun harremanetan, alegia.
Politika korporatiboak
Gure prozesuak etengabeko hobekuntzan, berrikuntzan eta garapen profesionalean oinarrituta kudeatzen ditugu, interes-talde guztien premiak aseta gera daitezen bilatuz.
Gure sistema bikaintasunaren eta gizarte-erantzukizunaren printzipioetan oinarritzen da, indarrean dagoen araudia eta nazioarteko estandarrak betez.
Historia
1965ean Antzuolan (Gipuzkoa) hasi ginenetik, etengabe hazteko bidea egin dugu. Urratsez urrats, ebaketa zehatzaren munduko erreferente bihurtu eta finkatu gara, eta hiru kontinentetan dugu presentzia industriala. Tokian tokiko ikuspegiarekin, konstantziarekin eta ekinarekin landutako ibilbidea.
Kokalekuak
Hiru ekoizpen-planta ditugu Europan (Antzuola), Amerikan (Mexiko) eta Asian (Txina), eta bi bulego komertzial Estatu Batuetan eta Alemanian. Horrek aukera ematen digu bezeroarengandik gertu egoteko eta merkatu bakoitzaren eskaerei bizkor erantzuteko.
Gaurkotasuna
Hemen aurkituko dituzu ELAY Taldearen albiste guztiak: gure egunerokotasuna markatzen duten eta gure bilakaera proiektatzen duten berriak, mugarriak eta berrikuntzak.