Ebaketa zehatzeko prentsetan teknologiarik aurreratuena erabiltzen dugu, doitasun eta kalitate handiko metalezko piezak fabrikatzeko. Hiru ekoizpen-planten artean, ebaketa zehatzeko 17 prentsa baino gehiago ditugu, 320 eta 1200 tona artekoak, 16 mm-rainoko ebaketa-lodierak bermatzen dizkigutenak.
Ebaketa zehatza balio erantsiarekin
Ebaketa zehatzaren teknologiak, gure DOIKA Process-ekin batera, aukera ematen du produktuei balio erantsia emateko, zera bermatzen baitu:
- Doitasun dimentsional handia, errepikagarritasuna ekoizpen-serieetan eta piezen lautasun bikaina ebaketa-prozesuaren ondoren.
- Ertz garbi eta zuzenak, bizarrik gabeak, aplikazio funtzional eta estetikoetarako egokiak (16mm-raino).
- Definizio handiko geometria konplexuak ebakitzeko aukera.
- Beste operazio batzuk ezabatzea forma edo xehetasun ugari ebaketa-operazio bakarrean integratuz.
- Serie osoan zehar, sendotasuna kalitatean, tamaina edozein dela ere.
- Materialaren aprobetxamendua hobetzea, perdoi doituei esker.
- Ekoizpen-bolumen handiak, kostu/etekin erlazio onarekin.
Fidagarritasuna ebaketa zehatzeko prozesuaren kudeaketa integralari esker
Materiala eta debanatua
Mundu mailan material-hornikuntzan liderrak diren hornitzaileekin egiten dugu lan, eta horrek kalitatea eta trazabilitatea bermatzen dizkigu prozesuaren hasieratik. Gure doitasun handiko debanagailuek materialaren prentsarako fluxua optimizatzea ahalbidetzen dute, eraginkortasuna hobetuz eta lermak murriztuz.
Ebaketa zehatzeko piezen ekoizpena
Gure prentsak Japoniako eta Europako erreferentziako fabrikatzaileenak dira, eta horrek sendotasuna, egonkortasuna eta fidagarritasuna ematen digu ziklo bakoitzean. Doitasun handiko ebaketa zehatzeko teknologia eta klororik gabeko lubrifikazio optimizatua konbinatzen ditugu eta, horrela, ingurumena errespetatzen dugu.
Piezen erauzketa
Erauzte-sistema pieza-motara egokitzen dugu: osagai handiagoetarako erauzte-besoak erabiltzen ditugu, eta pieza txikietan aire bidezko erauzketa, betiere prentsatik ateratzean jariakortasuna eta segurtasuna bermatuz eta produktua zainduz.