-
1965 ELAY EUROPAren sorrera
-
1970 Ebaketa zehatzaren jardueraren hasiera
-
1987 Plastikozko gainmoldekatze jardueraren hasiera
-
1994 Alemaniako (Kolonia) bulego komertzialaren sorrera
-
2000 ELAY AMERIKAren inaugurazioa, ekoizpen planta
-
2010 AEBetako (Michigan) bulego komertzialaren sorrera
-
2013 ELAY ASIAren inaugurazioa ekoizpen planta
-
2019 ELAY ASIAko plantaren berrantolaketa
-
2020 ELAY AMERIKAko plantaren 3.355 m2 -ko handitzea
1965
1965
1965ean J.L Elkoro eta C.Ayastuy ekintzaileek ELAY sortu zuten Bergaran (Gipuzkoa). Hasieran, pieza forjatuak mekanizatzen zituen ELAYk. Handik gutxira, Antzuolako lursailak erosi eta ekoizpen-planta bat eraikitzen hasi ziren, gaur egun ELAY EUROPA denaren hazia.
1970
1970
Pieza forjatuen fabrikazioaren merkatuan sendotu ondoren, 1970ean ebaketa zehatzaren teknologia sartu zuten negozioan, lehen prentsa erosita.
1987
1987
Ebaketa zehatzaren merkatuan zentratu eta sendotu ondoren, 1987an teknologia berri bat sartu genuen, gure bezeroei balio erantsi handiagoa eskaintzea ahalbidetu zuena: plastikozko gainmoldekatzea.
1994
1994
ELAY EUROPA etengabe hazten ari zen Alemaniako merkatuan. Hori dela eta, 1994an bulego komertzial bat ireki zen Kolonian (Alemania).
2000
2000
2000. urtean, ELAY AMERIKA inauguratu zen Mexikoko Celaya herrian (Guanajuato). 77.000 m²-ko azalera eta 10.500 m2 estaliko ekoizpen-planta, ebaketa zehatza eta gainmoldeatua egiteko erabiltzen dena. Helburua da Ipar eta Hego Amerikako merkatuei zerbitzua ematea.
2010
2010
ELAY AMERIKA finkatuta, eta AEBko merkatuan dugun presentzia indartzeko asmoz, bulego komertzial bat ireki zen 2010ean Michiganen.
2013
2013
ELAY ASIAren inaugurazioa, Txinako Qiandeng Town herrian (Kunshan). Ebaketa zehatzerako eta plastikozko gainmoldeatutarako ekoizpen-planta. 5.000 m2 ditu, eta 2.000 m2 erabilgarri ditu etorkizuneko jardueretarako. Asiako merkatuari zerbitzua ematea du helburu.
2019
2019
2019an, ELAY ASIAko proiektua sendotu zenean, erabilgarri zeuden 2000m2-ak okupatu zituen enpresak, instalazio berriak sartuz eta ekoizpen-instalazioa berrantolatuz, eraginkortasuna hobetzeko eta merkatuari zerbitzu hobea emateko.
2020
2020
2020an, ELAY AMERIKA etengabe hazten ari zenez, 3.355 m2 gehitu zitzaizkien instalazioei. Instalazio berriak sartu eta berrantolatu egin zen ekoizpenaren zati bat