DOIKA Process-ek aukera ematen digu fabrikazio-parametroak kontrolatzeko denbora errealeko prozesu-doikuntzekin, eta pieza bakoitzaren tamainaren eta eskakizunen arabera, kasu bakoitzean teknologiarik eraginkorrena aplikatzeko. Gure prozesu guztietan dagoen automatizazio aurreratuari esker (Flow), piezen manipulazioa murrizten dugu eta etapen arteko barne-logistika optimizatu.
Arteztea
Gainazalaren kalitate handia lortzen dugu arbastatzeko eta fintzeko artezketa-prozesuen bidez, pieza bakoitzaren eskakizunetara egokituta.
Alde bikoitzeko artezketarako ekipoak ditugu, eta lodiera handiko (>3 mm) eta lodiera txikiko (<3 mm) piezetarako makina konbentzional espezifikoak.
Munduko lehen mailako hornitzaileekin lan egiten dugu. Hainbat harri mota erabiltzen dugu, bezeroaren eskakizunen eta prozesatu beharreko materialen arabera.
Elikadura automatikoak manipulazioa murrizten du eta prozesuaren eraginkortasuna hobetu.
Lixatzea/Arrabotatzea
Lixaketa eta arrabotaketa hezea egiten dugu alde batean edo bitan, pieza bakoitzaren dimentsio-eskakizunen arabera. Know-how aurreratua dugu bandak eta eskuila motak konbinatzen, ertzetan eta zuloetan behar den gainazalaren kalitatearen arabera, emaitzak optimizatzeko eta higadura minimizatzeko.
Prozesua guztiz automatizatuta dago, piezak elikatzetik parametroak doitzeraino; era horretan, uniformetasuna eta eraginkortasuna bermatzen ditugu.
Bizar-kentzea
Bibroakabera konbentzionaleko eta kimiko azeleratuko prozesuak aplikatzen ditugu, pieza bakoitzaren eskakizunen arabera. Azken aukera hori jasangarriagoa da, eta gutxiago kutsatzen du.
Pieza bakoitzerako baliabide urratzaile optimoa aztertzen dugu. Prozesua automatizatua dugu zinta garraiatzaile automatikoekin eta txatarra bereizteko zintekin, bolumen handietan kostu lehiakorrak bermatzeko.